Juankar Cardesin

baliabide sozial eta soziosanitarioetan pertsonei laguntzeko plangintza egiten laguntzeko sortutako web-aplikazio bat da. Erabat gizarteratzea du helburu, pertsona bakoitzaren bizi-aukerak eta nahiak errespetatuz.

Alde batetik, nork bere burua, pertsona nor den eta bere bizi-proiektua hobeto ezagutzeko tresna* batzuk eskaintzen ditu.

Zabalago, kudeaketa eta laguntzarako** tresna praktiko ugari ditu, talde profesionalek, familiek eta bestelako baliabide eta agente komunitarioek laguntzak planifikatu eta kudeatu ahal izateko.

Niinklus lanbide-taldeen eta beste eragile batzuen jarduna errazten duen aplikazio informatikoa da. Zer egiten du?

  • laguntzen dituen pertsonen ahalduntzea bilatzen dute

  • Pertsonarengan Oinarritutako Plangintzaren ikuspegitik lan egiten dute

  • beren Eskubideak lehenesten eta defendatzen dituzte

  • jokabide-laguntza positiboa garatzen dute

* Goyeneche Fundazioaren NEU web-aplikazioan garatutako tresnak, Essential Lifestyle Planning, Michael W. Smull, Helen Sanderson, Bill Allen oinarri hartuta

** ATZEGIko Etxebizitza Zerbitzuak urteetan zehar garatu ditu, eta bat datoz Gipuzkoako Foru Aldundiak sektoreko erakundeekin adostuta onartutako “Ezgaitasuna duten pertsonei eta buru-nahastea duten pertsonei laguntzeko eredua”-rekin.

Niinklus ATZEGIren marka erregistratua da

+ Gehiago jakin